"Euskaraz bizi nahi dut" film laburren lehiaketa





Euskararen Erakundeen Gizarte Kontseiluak "Euskaraz bizi nahi dut" film laburren lehiaketa martxan jarri du. Helburua euskaraz bizitzeko nahia film labur baten bidez irudikatzea da. 
Izan ere, euskaldunok fidelak gara gure hizkuntzarekin. Euskaraz hitz egiten dugu aukera dugun guztietan, baina aukerak dira gaur egun falta zaizkigunak, euskaraz bizi ahal izateko espazioak falta ditu euskaldunak eta hauxe da 10 minutu eskaseko film laburrean irudikatu behar dena.
Animatu eta parte hartu!

Iruzkinak