EUSKARAREN ALDEKO LANARI ZIGORRIK EZ! TXETXOREKIN ELKARTASUNA

Zaraitzuko AEK-ko Txetxo gure lankideak zigor latza jaso du, euskararen bideei dagokien duintasuna ematen saiatzeagatik.

Zaraitzuko AEK-koek dei egiten digute geure ekarpena egin dezagun eta erronka bota: baietz Euskal Herri osoan 2.400 lagunek 3na €ko ekarpena egin, zigor horri aurre egiteko.

Guk, geure eskualdeko txikitasunean, beste erronka bat bota nahi dizuegu: baietz Oarsoaldean 100 lagunetik gora bildu 3 €ko ekarpena egingo dutenak! Eta baietz, behin mugitzen hasita, horiek baino askoz gehiago izan!

Helburu txikia, lorgarria... Azken batean, txinaurri lana. Nork bere inguruan egin dezala eta zabal dezala mezu hau!


Iruzkinak