OTSAILAREN 4AN, SANTA AGEDA BEZPERA

Zorion etxeko hontako denoi,
oles egitera gatoz...!
...

Heldu den larunbatean, otsailak 4, Santa Ageda bezpera dugu eta, beti bezala, Oreretan kantu eskean aterako gara, Santa Agedako koplak kantatzen, Xenpelar Bertso Eskolako lagunak, Ereintzako gazteak, Xenpelar AEK euskaltegiko ikasle eta irakasleak, eta zu zeu, nahi baduzu! 18:00etan geratu gara Arkaitza Tabernan eta handik abiatuko gara, tabernaz taberna, herriko kaleak alaitzen. Baserritar jantzita etorri baino ez daukazu, koplen letrak eta makilak geronek eramango ditugu eta.

Animatu eta zabaldu!

Iruzkinak

  1. Ni behintzat banoa!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Ba geatu gaitezke juteko

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. ongi da, baina... baserritar jantzia lisatuko didazu?

      Ezabatu
  3. Amiga. Nire blusa ez dut sekula lisatzen, eta eztakizu nola geratzen den rasoa labadoratik pasa eta gero...

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. ba kaikua jarriko dut gainetik eta kitto

      Ezabatu

Argitaratu iruzkina