Pasaia, bidelagunez eta bidalariz betetzeko prest

 

Hirugarren urtez, Udala eta Pasaiako bi euskaltegien elkarlanaz Mintza lagun Egitasmoari ekin diogu. Hainbestetan lagundu digun Trintxerpeko Ur-Gain Elkartean eman nahi izan diogu hasiera matrikula kanpainari

Gaurtik izena eman dezakezue Pasaiako edozein barrutitan aritzeko , lau barrutietan boluntarioak baititugu.

Gogora dezagun Mintzalagun Egitasmoan parte hartzeko bi modu daudela: BIDELAGUNA, euskaraz ondo moldatzen dena; eta BIDELARIA, euskaraz aritzeko laguntza behar duena.

Bidelaria izateko gutxieneko ulermen maila eduki behar da; bidelaguna, berriz, ez da irakasle bat, euskaraz eroso hitz egiteko aukerak emango dituen solaskidea baizik.

Ohi bezala izena emateko aukera hauek dituzue:

-Euskaltegietan
– pasaia_mintza@aek.eus
– 688647159 telefonoz ala watxapez.

Asteroko hitzorduez gain, kanpo-ekintzak izaten dira Mintzalagunean. Joan den ikasturtean, esate baterako, gozogintza tailerra eman zuen Karlos Nuez bidelagunak berak eta ikasturte bukaeran Artikutzara txangoa egingo zuten mintzalagunek. 

Irakurri informazio osoa hemen

Iruzkinak