Ikasgelak beteta hasi dugu ikasturtea Oarsoaldeko AEKn
Oreretako Xenpelar AEKko taldeetako bat |
Asteartean, urriak 1, 2024-2025 ikasturtea abiatu da Oarsoaldeko AEKn. 50etik gora talde artatuko ditugu ekainera bitartean Lezoko Oroitzene AEKn, Oiartzungo Intxixu AEKn, Oreretako Xenpelar AEKn eta Pasaiako Txirrita AEKn. Maila guztietako taldeak osatu ditugu eskualdeko lau euskaltegietan, A1etik hasi eta C2raino. Gainera, joan den ikasturtean bezala, hainbat ikastetxetako 16 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek C1 mailako azterketa prestatzeko eskolak jasoko dituzte eta autoikaskuntza ere badago aukeran.
Euskara eroso bizitzeko izan da AEKren aurtengo matrikulazio kanpainaren leloa, eta, hain zuzen ere, eskualdeko herritarrak euskaraz eroso mintza daitezen nahi dugunez, mintzamen-ekimenei bultzada berezia emango diegu ikasturte honetan: mintza-taldeak, mintzalagun-taldeak...
Taldeak abiatu dira, bai, baina izena emateko aukera egon badago oraindik. Hona hemen lau euskaltegietako telefonoak eta posta elektronikoak:
Lezoko Oroitzene AEK
943 519144 / lezo@aek.eus
Oiartzungo Intxixu AEK
943 493957 / oiartzun@aek.eus
Oreretako Xenpelar AEK
943 340233 / orereta@aek.eus
Pasaiako Txirrita AEK
943 525545 / pasaia@aek.eus
![]() |
Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiko B2 mailako arratsaldeko taldea |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina