Gogotsu hasi dugu ikasturtea Oarsoaldeko AEKko irakasleok

 

Ohi bezala, erronkez beteriko ikasturtea dugu aurretik Oarsoaldeko AEKn, eta erronka haiei gogotsu eta indartsu ekin diegu. Gaur lehen batzarra egin dugu Oiartzunen Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK, Oreretako Xenpelar AEK eta Pasaiako Txirrita AEK euskaltegietako irakasleok.

Taldeak urriaren 1ean hasi baziren ere, oraindik badago izena emateko aukera, bai aurrez aurreko taldeetan (A1etik hasi eta C2raino) eta baita autoikaskuntzan ere. Eskolak ez ezik, erabilerari begirako ekimenak ditugu eskuartean. Mintzalagun egitasmoa, esate baterako, eskura izango dute Pasaiako eta Lezoko herritarrek eta mintza-talderik ere bada eskualdean.

Hona hemen eskualdeko lau euskaltegietako telefono-zenbakiak eta eposta-helbideak:

Lezoko Oroitzene AEK

943 519144 / lezo@aek.eus

Oiartzungo Intxixu AEK

 943 493957 / oiartzun@aek.eus

Oreretako Xenpelar AEKko hasiera urratseko taldea

 

Oreretako Xenpelar AEK

943 340233 / orereta@aek.eus

Pasaiako Txirrita AEK

943 525545 / pasaia@aek.eus 


Iruzkinak