Oarsoaldeko AEKren VIII. Bikoizketa Lehiaketa. Bideoak ikusgai!

 

Urtero bezala, kurtsoa amaitzeko Bikoizketa Lehiaketaren gala egin dugu, Oreretako Cyne Reyna tabernan. Bertan, sari banaketa egin ez ezik, sarituen bideoak ere ikusi genituen, eta ikasturtea agurtzeko aprobetxatu genuen ikasle eta irakasleok.

Ohiko moduan, bost sari banatu ziren: Gidoirik hoberena, Frikiena, Orijinalena, Gidoirik hoberena eta Bikoizketarik hoberena. Gainera, aurten luxuzko epaimahaia izan dugu: Imanol Arzuaga "Kima", zine ekoizlea; Ihintza Ostolaza, Seaskan euskara irakaslea; Eneko Arzuaga, ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua. Eskerrik asko!

Eta, gehiegi luzatu gabe, hona hemen irabazleak:

Bikoizketarik hoberena: Gainditu ala hil (Intxixu, B2)

 

Frikiena: Konstituzioak hala behartuta (Oroitzene, B2-C1)


 

Originalena: Lehendakari maitea (Xenpelar, B1)

 

Euskararik hoberena: Sorpresa (Oroitzene, B1)


Gidoirik hoberena: Egiazko eskualdunak (Xenpelar, B1)


Saridunak izan ez ziren bideoak ere Youtuben ikusgai dituzue. Uda ona pasa!


Iruzkinak