AEKren familia-barnetegian izena emateko aukera dago oraindik!

 



Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko da familia-barnetegia. Begirale/hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.

Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute, irakasle eta begiraleek antolatutako txango, ikastaro eta tailerretan.

AEKren familia-barnetegia

Uztailaren 29tik abuztuaren 9ra.
Helduak: 595 euro
Haurrak: 407 euro
Informazioa: udabarnetegiak@aek.eus

Iruzkinak