Pozik eta hunkituta agurtu dugu ikasturtea

 

Badoa 2023-2024 ikasturtea! Ohi bezala, lana ahalik eta ondoen egin izanaren sentsazioarekin joango gara oporretara Oarsoaldeko AEKko irakasleok. Hori bai, ikasturte honetako azken txanpak hunkitzeko parada eman digu, izan ere, atzo bertan irakasle guztiok, erretiroa hartuko duten Lurdes eta Xabier  agurtzeaz gain, Oreretako Biteri kaleko Xenpelar AEK euskaltegiari ere agur esan diogu behin betiko. Hortaz, albistetxo honi laguntzen dion argazkia AEKren historia txikiaren parte da. Oreretako Xenpelar AEKk Nafarroa hiribideko egoitza berrian euskaldunduko ditu herritarrak aurrerantzean. Hain zuzen ere, udara eta gero egingo dugu Oreretako euskaltegi berriaren inaugurazioa.

Bestalde, euskaltegi berrian hasiko da C1 mailako azterketa prestatzeko ikastaroa, astelehenean, uztailak 1.

Iruzkinak