Udan ere, zatoz AEKra!

 
Eskualdean hainbat ikastaro prestatu ditugu, HABEren azterketa ofizialak prestatzeko. Uztailean zein irailean izango dira, goizez eta goizez zein arratsaldez, hurrenez hurren.


Uztaileko ikastaroa C1 maila prestatzeko izango da, eta dagoeneko izen ematea zabalik duzue, ekainaren 21era arte. Irailean, ordea, B1, B2 eta C1 mailetako eskaintza dugu. Informazio gehiago behar izanez gero, gerturatu zaitezte gure euskaltegietara.

 

Bestalde, presentzialki egin ezin dutenentzat ere online-eskaintza badugu. Informazio guztia goiko kartelean duzue.
 

Iruzkinak