[Oarsoaldeko AEKren IV. Mikroipuin-Lehiaketa] 2. postuan: Aitona

Aitona

Javier Suarez / Intxixu

 

Peiori asko gustatzen zitzaion arrantzara joatea bere aitonarekin; itsasoa aurrean, haize freskoa aurpegian eta arazo guztiak urrun. Baina arratsalde hartan haurra pozik ez zegoela konturatu zen aitona:

 

- Gaur ez zaitut ikusi beste egunetan bezain pozik, Peio.

- Ez nuelako etorri nahi, aitona. Egun txarra izan dut. Egia esateko, nahiago nuke etxera joan.

- Akaso ez zaizu gustatzen nirekin etortzea? Saia zaitez momentua disfrutatzen.

- Ez da hori, aitona. Datorren hilabetean etorriko naiz zurekin, baina gaur ez daukat gogorik.

- Zerbait antzekoa gertatu zitzaidan txikitan. esan zuen aitonak. aitonari mendira ez joateko eta etxean geratzeko eskatu nion, eguraldi txarra zela eta.

- Eta plana bertan behera utzi zenuten?Peiok galdetu zion jakin-minez.

- Bai.

- Eta aitona haserretu egin zen?

- Ez.

- Eta beste egun baterako utzi zenuten?

- Ez zen izan beste egunik, zoritxarrez.

 

Peiok ulertu zuen. Amua uretara bota eta momentua gozatzen hasi zen, isilik.

Iruzkinak