Animatu zaitez eta azkartu ezazu zure ikas-prozesua AEKren barnetegietan!
![]() |
Raul Muñoz, ezkerrean, aurtengo taldekideekin, Txirrita AEK euskaltegian. |
AEKk prest ditu aurtengo uda barnetegiak (euskalduntze barnetegiak, HABEren azterketak prestatzeko barnetegiak, familia barnetegiak, ibiltaria...). Pasaiako Txirrita AEKko Raul Muñoz ikasleak iazko udaran erabaki zuen A2 mailako barnetegira joatea, Arantzara hain zuzen ere. Lanerako B1 maila behar du eta ikas-prozesua azkartzeko izena eman zuen. “Zortzietan gosaltzera joaten nintzen eta bederatzietan klasera joaten nintzen; lau orduko ikasketa nuen, eta gero ordu bat libre. Jarraian, bazkaltzera joaten nintzen. Arratsaldean, hiru ordu gehiago ikasten eta eguna bukatzeko, tarte librea, afaria eta abar...”. Irakasleak, ikaskideekin izandako giroa eta Arantza bera goraipatu ditu Raulek. “Oso leku polita da”. Eskualdeko ikasleak animatu nahi ditu, udaran barnetegian joan daitezen: “Ondo pasatuko duzu, jende asko ezagutuko duzu eta asko ikasiko duzu”. Horratx gure ikaslearen gonbita!
AEKren webgunean duzu barnetegi guztiei buruzko informazioa.
![]() |
AEKren barnetegi ibiltariaren kartela. |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina