Euskararen aurkako bi sententzien harira, elkarretaratzea bihar, ostirala, Pasai Antxon

 

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak (Pasaiako Txirrita AEK euskaltegia Bokaleko kidea da) elkarretaratzea deitu dute ostiralean, apirilaren 12an, Pasai Antxoko Biteri plazan 18:30ean. Motiboa, oldarraldi judizialaren azken atala: Pasaiako kale-garbitzaile izateko lan deialdian euskara eskatzea diskriminatzailea dela ebatzi dute epaitegiek. Azaroan manifestazio handia antolatu zuen Kontseiluak oldarraldi hau salatzeko, baina berdin jarraitzen dugu. Hori dela eta, dei egiten dizuegu elkarretaratzean parte hartzera, besteak beste, herritarrok administrazioarekin harremanak euskaraz izateko eta Udaleko langileengana euskaraz zuzentzeko eskubidea aldarrikatzeko.

Irakurri hemen Oarso Bidasoko Hitzaren albistea.

Iruzkinak