23. KORRIKAren lekukoa Oarsoaldeko 125 talderen esku ibiliko da, Pasai Antxotik Aritxulegira

 

Txirrita AEKko goizeko ikasle eta irakasle batzuk. Haiek ere KORRIKAri ongietorria egiteko prest daude.
 

Prest gaude. 2, 3, 23!!! Larunbatean 22:53ean sartuko da 23. KORRIKA eskualdean, Buenavistatik. Pasaia zeharkatu ondoren (Pasai Antxo-Trintxerpe-San Pedro-Donibane), KORRIKAren lekukoa Lezora iritsiko da eta handik Oreretara joko du. Oiartzun izango da eskualdeko azken geltokia, Aritxulegiko gailurra zapaldu ostean, Lesakarako bidea hartu aurretik. Guztira, 125 eragilek eramango dute eskuz esku lekukoa. Hasteko, Dante eta Joselyn (argazkiak, kilometro-markatzaileari eusten) Txirrita AEKko ikasleek jasoko dute KORRIKAren ikurra. Oarsoaldeko AEKko lau euskaltegietako lantaldeok biziki eskertu nahi dugu Pasaiak, Lezok, Oreretak eta Oiartzunek 23. KORRIKAri erakutsitako atxikimendua eta espero dugu bueltan larunbatean festa egun handia elkarrekin eta harro ospatzea!

Iruzkinak