Nagore Portugal zinema proiekzionista antxotarra, Pasaiako Txirrita AEK euskaltegian

 

KORRIKA iritsi baino lehen, hamaika hitzordu izaten ditugu eskualdean; batzuk euskaltegietan eta beste batzuk, berriz, euskaltegitik kanpo. Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiko ikasleek eta irakasleek Nagore Portugal antxotarraren bisita izan dute. Nagore zinema-proiekzionista da (gogoratzen zarete Cinema Paradiso filmarekin?) , eta bere lanbideari buruz hitz egin du: sistema analogikoa, digitala, zinema-jaialdiak... Nagorek zinema du afizio, eta, zorionez, baita ofizio ere. Eskuzabal joan da antxotarra herriko euskaltegira eta oparitxoarekin etxeratu da: 23. KORRIKAko petoa.

Iruzkinak