Mintzagun tailerrak txalaparta doinuak ekarri ditu Oarsoaldeko AEKra

Pasaiako Txirrita AEK-ko ikasleak eta irakasleak, saioa bukutakoan.

Ttakun, tukutun... Txalapartan aritu dira Oarsoaldeko AEK-ko lau euskaltegietan, Mintzagun tailerrean. Duela bi ikasturte bezala, aurtengoan ere, ikasleek gustura hartu dute Harkaitz Martinez de San Vicente eta baita txalaparta bera ere. Munduan barrena dabil Martinez de San Vicente, beste hainbat kiderekin batera, txalapartaren berri ematen, eta beste musika tresna, musika estilo eta musikari asko ezagutzen. Ikasleek arreta handiz entzun dute Harkaitzek kontatutakoa. Ikasle -eta irakasle!- batzuk, gainera, ausartu dira eta musikari aritu dira.


Lezoko Oroitzene AEK-ko ikasleek ere txalaparta jo dute

Harkaitz Martinez mintzatu zaigu txalapartaz eta beste musika tresna batzuei buruz eskualdeko lau euskaltegietan.

Oreretako Xenpelar AEK-ko ikasleek Xenpelar etxean egin dute saioa.

Oiartzungo Intxixu AEK-ko Maitane eta Itsaso irakasleak, Harkaitz Martinezen esanetara.

Iruzkinak