KORRIKA KULTURALA: musika, antzerkia, bertsoak edota literatura KORRIKA iritsi bitartean

Oarsoaldeko AEKko lantaldea

 

Gogoratu! 23. KORRIKA martxoaren 23an iritsiko da eskualdera 23:00etan. Oroitzeko erraza, ezta? 23/23/23. Egun handia iritsi bitartean, Lezo, Oiartzun, Orereta eta Pasaia girotzeko, hamaika hitzordu izango ditugu. Hona hemen baieztatuta ditugunak. Hurrengo asteetan, gehiago iragarriko ditugu:

  

Oiartzungo KORRIKA batzordea, herriko KORRIKA KULTURALAren aurkezpenean

-Bakarlari eta talde txikien kontzertua. Otsailak 16, ostirala, 19:00etan Oiartzungo Landetxen.
 

-Zurrounk eta Delirius Tremens taldeen kontzertua. Otsailak 17, larunbata 22:00etan, Oiartzungo Landetxen.
 

-Gure xaharrak antzezlana. Otsailak 18, igandea, 19:00etan Oiartzungo Landetxen
 

-Goiatz Labandibarren Bekatua liburuaren aurkezpena. Otsailak 21, asteazkena, 19:00etan Oiartzungo Galdosenean .
 

-Eskualdeko KORRIKOTEA. Otsailak 24, larunbata, 14:00etan Oreretako Merkatuzarren (sarrerak salgai eskualdeko euskaltegietan).


-Tabuen kutxatik oholtzara bertso-saio feminista (Izan Inurri elkartea). Otsailak 24, larunbata 18:00etan Oiartzungo Landetxen.




-BADON opera postmodernoa. Otsailak 25, igandea, Oiartzungo Landetxen, 19:00etan. (Sarrerak hemen salgai)


Xabier Lete, bertsoen neurrian. Jon Martinek gidatutako aurkezpen-emanaldia. Otsailak 28, asteazkena, Oiartzungo Arizmendienean, 19:00etan.


-Euskaldunen jatorria. Historia eta Irria. Jon Martinez Txikiren bakarrizketa. Otsailak 29, osteguna, 19:30ean Pasai Antxoko kultur etxean.


-Bizkarsoro
filma. Otsailak 29, osteguna, Oiartzungo Landetxen, 19:30ean

 

-Ztandup Mirari Martiarenaren eta Idoia Torregarairen bakarrizketa. Martxoak 1, ostirala, Oreretako Xenpelar etxean, 18:30ean

 

- Gazteak idazle. Oier Guillanek gidatutako sormen-tailerra. Martxoak 2, larunbata, Oiartzungo Ehuntzenen, 10:30ean.


-Muna antzezlana. Martxoak 2, larunbata, Oiartzungo Landetxen, 18:00etan.


-Badator KORRIKA ekitaldia: Photocall, muxikoak, bote eta toka txapelketa... Martxoak 2, larunbata, 11:30ean Pasai Antxoko Biteri plazan.


-Bertso-afaria. Martxoak 2, larunbata, Oreretako Niessen elkartean, 21:30ean


-Meza nagusia. Uxue Alberdi eta Amorante (Literatura plazara). Martxoak 3, igandea, Oiartzungo Landetxen, 12:00etan.


-Sonetoak 20 modutara: Harkaitz Cano, Maite Larburu eta Beñat Barandiaran (Literatura plazara). Martxoak 3, igandea, Oiartzungo Landetxen 18:00etan.

 

-Bizkarsoro. Filmaren emanaldia eta solasaldia. Martxoak 5, asteartea, Oreretako Niessen zinemetan 19:00etan.

 

-Hatxe eta Ibil Bedi taldeen kontzertuak. Martxoak 9, larunbata, Oiartzungo Landetxen, 22:00etan.

 

-Anonyme Popular: ikus-entzunezko bertso berriak. Martxoak 10, igandea, Oiartzungo Landetxen, 18:00etan.

 

-Literatura emanaldi musikatua. Joseba Sarrionaindia eta Joxe Mari Iturralde solasean, Olatz Prat errezitatzen eta Iñar Sastre pianoan. Martxoak 15, ostirala, Trintxerpeko alkateordetzan, 19:00etan.

 

-Kontzertu didaktikoa (txistua). Martxoak 16, larunbata, Oiartzungo Soinuenean 16:30ean.

 

-Gaztetxeko KORRIKA eguna. Martxoak 16, larunbata, Oreretan.

 

-Sehaska-kanta gorriari antzezlana. Martxoak 17, igandea,  Oiartzungo Landetxen, 19:00etan.






Iruzkinak