Izan euskararen paparazzi!!

 

Euskararen paparazziak argazki-lehiaketa martxan dago. Lehiaketaren helburua honako hau da: argazki bakarrean euskara eta merkataritza lotzea. Dendetako euskarazko izenei, errotulazioari edota oharrei argazkia atera behar zaie.

Argazkiak martxoaren 18a baino lehen bidali behar dira whatsappez (747 449416) edo emailez (euskararenpaparazziak@gmail.com). Oiartzunen, Lezon, Oreretan eta Pasaian 150 euroko sari bana emango dute KORRIKA egunaren bueltan, martxoaren 23aren bueltan, Oarsoaldeko dendetan erosteko.

Iruzkinak