Eutsi gureari! Eutsi Errigorari!

 

 

Igandetik martxoaren 13ra arte eskatu ahalko ditugu Errigoraren udaberriko produktuak. Urtero bezala, olioa eta kontserbak dira Udaberriko kanpainaren zutabeak. Kontserbetan, produktu asko ditugu aukeran: zainzuriak, orburuak, barazkiak, tomatea, babarrunak... Berrikuntzarik ere badago aurten: ardoa. Produktu guztiak euskaraz etiketatuta daude eta ekoizleen jatorrizko prezioan.

Euskal Herria, auzolana eta ekimen herritarra. Horiexek dira Errigoraren bereizgarriak. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean gure hizkuntzari bultzada eman nahi dio, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.


Iruzkinak