Dendariak eta merkatariak euskara ikasten eta hobetzen ari dira Pasaiako Txirrita AEKn

 

Lourdes Latasa, Pasai Donibaneko Meipi tabernakoa

Urteak dira merkatarientzako berariazko ikas-moldea eskaintzen dutela Pasaiako Txirrita AEK euskaltegian. Dendariak eta tabernariak astean ordubetez elkartzen dira irakaslearekin  -euskaltegian bertan edo euren dendan edo tabernan- etxerako lanak zuzentzeko edo zalantzak argitzeko, eta mintzamena lantzeko saioak ere egiten dituzte. Hementxe dituzue aurten euskara ikasten edo hobetzen ari diren Pasai Antxoko eta Donibaneko merkatariak eta ostalariak. Batzuek herrian integratzeko ezinbesteko tresnatzat dute euskara; beste batzuek gertu izan dute betidanik euskara, baina, gauza bat dela edo bestea dela, ezin izan diote orain arte heldu. Hori bai, den-denek uste dute bezeroei zerbitzu hobea eskaintzeko oso tresna baliagarria dela euskara. Animo hasitako bidean, Txirrita AEK-ko irakasleak bidelagun izango dituzue!!

Dantek Pasai Antxoko zapata-dendan lan egiten du.

 

Pasai Antxoko Ekilore arropa dendako Koro Zubiria.

Pasai Antxoko Nauticas Muroko Elena Martinez.

Pasai Donibaneko Luzia Tauil.

Pasai Antxoko Adats ile-apaindegiko Nuria Sanchez.


Iruzkinak