Pasaitar famatuei izen-abizenak jartzen ibili dira Pasaiako Txirrita AEK-ko ikasleak

 

Julen Etxeberria eta Ana Yusta ikasleak, oparia jaso berritan

 Hori da hori buruhaustea!!! Pasaiako Txirrita AEK-ko ikasleek 25 pasaitar ezaguni izen-abizenak jarri behar izan zizkieten Gabonen atarian. Hainbat garaitakoak, gainera!! Kontxita Beitia andereñoa, Xabier Portugal Pasaiako alkate izandakoa, Xabier Etxaniz eta Koldo Izagirre idazleak, Juan Mari Lujanbio arraunlaria, Blas de Lezo itsasgizona... Kiniela benetan zaila!

Julen Etxeberriak asmatu zituen gehien (25etik 22) eta KORRIKAko motxila eta petoa etxeratu berri ditu. Eduardo Alicantek 21 asmatu zituen eta hark KORRIKAko bisera eta petoa jaso ditu opari. Azkenik, lau ikaslek (Maite Mujika, Gemma Urkiza, Ana Yusta eta Ekaitz Gonzalez) 20 pertsonaiaren izen-abizenak eta argazkiak zuzen lotu zituzten, eta KORRIKAko peto bana eraman dute merezimendu osoz!

Eduardo Alicante poz-pozik sariarekin


Goizeko B2 mailako taldekideak, kiniela egiten

 


Mintza-taldeko Maite Mujikak eta Gemma Urkizak ere peto bana etxeratu dute.


Iruzkinak