Martxoaren 23an, larunbatarekin, iritsiko da 23. KORRIKA Oarsoaldera

Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK, Oreretako Xenpelar AEK eta Pasaiako Txirrita AEK-ko ordezkariak Buenavistan, 23.KORRIKA Oarsoaldean sartuko den toki zehatzean.

 

Euskararen aldeko ekimena Buenavistatik sartuko da Pasaiara, 23.00ak inguru, eta, aspaldiko partez, Aritxulegin barrena utziko du eskualdea.


Badator 23. KORRIKA! Martxoaren 14an, osteguna, abiatuko da Irundik eta hilaren 24an, igandea, bukatuko da Baionan, Harro herri lelopean 2.500 kilometro osatu eta gero. Hain zuzen ere, bukatu bezperan iritsiko da lekukoa eskualdera. Larunbatean, martxoak 23, Buenavistatik, Altzatik behera, sartuko da KORRIKA Pasai Antxon. Bertatik Trintxerpera eta San Pedrora joango da. Behin San Pedroko enbarkaderora iritsita, barkuz igaroko da lekukoa Pasai Donibanera. Jarraian, Lezoko, Oreretako eta Oiartzungo euskaltzaleok egingo diogu ongietorria 23. KORRIKAri petoa soinean. Maiz lekukoa Oiartzunetik Irunera joan da, edo Irundik Oiartzunera. Aurten, baina, Oiartzundik Nafarroara joango da, Aritxulegin barna.


Hona hemen aurreikusitako ordutegiak herriz herri:


  • Pasai Antxo 23:01

  • Lezo 23:33

  • Orereta 23:52

  • Oiartzun 00:33

Iruzkinak