'Azterketak euskaraz' taldea omenduko du 23. KORRIKAk hilaren 25ean, Hondarribin

 

KORRIKAk euskararen aldeko lana saritzen du ekitaldi guztietan. Batzuetan talde batek jasotzen du esker ona, eta beste batzuetan, berriz, norbanako batek. 23. KORRIKAn 'Azterketak euskaraz' taldeak jasoko du omenaldia. Ipar Euskal Herrian Baxoa eta Brebeta azterketak euskaraz egin ditzaten borrokan ari da taldea. Ikasleek derrigorrezko hezkuntza bukatu aurretik egin beharreko azterketak dira Baxoa eta Brebeta.

Euskara da haien aldarria, KORRIKArena bezalaxe; beren ikasketen une erabakigarri batean, herritar euskaldun gisa dagozkien hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeko erabakia egiten dute, Frantziako Gobernuaren aginduen gainetik eta beren notetan  kalteak onarturik.

 Omenaldia urtarrilaren 25ean, osteguna, Hondarribiko Itsas Etxea Audiotoriumean izango da, 18:00etan.

Iruzkinak