'Lur Urratua' dokumentala ikusi dute Lezoko Oroitzene AEKn

Juli del Sol, Lezoko Oroitzene AEK-ko ikasleekin eta irakasleekin solasean
 

Oarsoaldeko AEKn lan-eguna izan dugu abenduak 6. Talde batzuek eskola eman dute, beste edozein egunetan bezala. Beste batzuek, berriz, ez-ohiko ekintzak egin dituzte gelan. Lezoko Oroitzene AEKn, esate baterako, goizean eskulan-tailerra egin dute eta arratsaldean, Lur Urratua dokumentala ikusi dute. Lezoko Etxetxo Memoria Historikoaren taldean sortutakoa da ikusentzunezkoa, eta udaberrian estreinatu zuten. Jaizkibelgo errepidea 36ko Gerrako presoek egin zuten eta, hain zuzen ere, haietako batzuek lekukotzak entzun dituzte Oroitzene AEK-ko ikasleek eta irakasleek. 

Euskaltegiko ikasle Juli del Sol Etxetxo elkarteko kide da eta hark egin du sarrerako aurkezpena eta dokumentala bukatutakoan galderak erantzun ditu. Eskerrik asko, Juli!

Ikusi dokumentalaren aurrerapena



Eskulan-tailerraren irudiak.


Iruzkinak