KORRIKA denda, zabalik Oreretan

 

Gaur arratsaldean zabaldu dugu KORRIKA denda, Oreretako herriko plazan. Hainbat herritarrek gustuko jantzia erosi dute dagoeneko, eta mokadutxoa jan dute inaugurazio-ekitaldian: edizioko elastikoa, elastiko atenporala, kirol-jertsea, lepokoa, petoa... Jantzi, neurri eta kolore asko ditugu aukeran. Ikusi katalogoa hemen

Denda zabalik egongo da 10:00etatik  13:00etara  eta 17:00etatik 20:00etara, honako egun hauetan izan ezik:

 

-Abenduak 15, ostirala, arratsaldez ITXITA

-Abenduak 16, larunbata, egun osoz ITXITA

-Abenduak 17, igandea, egun osoz ITXITA

-Abenduak 24, igandea, egun osoz ITXITA

-Abenduak 25, astelehena, egun osoz ITXITA

-Abenduak 31, igandea, egun osoz ITXITA

-Urtarrilak 1, astelehena, egun osoz ITXITA

-Urtarrilak 6, larunbata, egun osoz ITXiTA

-Urtarrilak 7, igandea, egun osoz ITXITA


Gogoan izan, 23. KORRIKA Irundik abiatuko dela martxoaren 14an eta Baionan izango duela helmuga martxoaren 24an.






Iruzkinak