Hasiera-mailako ikasleen topaketak, ikasturte honetan ere bai!

 

Oreretako Merkatuzarren elkartu dira goizeko ikasleak



Ohitura onak ez dira utzi behar... Duela bi ikasturte A1 mailako ikasleen topaketak egiten hasi ginen, garrantzitsua baita euskara ikasteko urratsa eman dutenek elkar ezagutzea, haien artean konplizitatea sortzea. Ikasturte honetan lehen topaketak egin berri ditugu: goizeko ikasleak Oreretako Merkatuzarren elkartu dira, eta arratsaldekoak, berriz, Oiartzungo Intxixu AEKn. Besteak beste, aurkezpenak egin dituzte ikasle hasiberriek, bingoan jolastu dira zenbakiak lantzeko eta Oiartzungo euskaltegi berriaren txoko guztiak bisitatu dituzte. Gabonak eta gero, ekimenak segida izango du.

Arratsaldeko A1 mailako ikasleak eta irakasleak, Oiartzungo Intxixu AEKn





Iruzkinak