Gabonetako oporretan KORRIKA denda zabalik Oreretan
![]() |
Oarso Bidasoko Hitzan eman dute KORRIKA dendaren berri |
Oarsoaldeko AEK-k, urtero bezala, ez dugu eskolarik emango urtarrilaren 8ra arte. Dena dela, gogoan izan aurtengo Gabonetan Oreretako Herriko plazan iegongo garela, KORRIKA dendan. Haurrentzako eta helduentzako elastikoak, kirol-jertseak, txanoak eta petoak ditugu salgai. KORRIKA Laguntzaile egiteko aukera ere eskainiko dugu. Denda 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik igandeetan eta jai-egunetan izan ezik.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina