Bretainiako eskola konpontzeko elkartasun-kanpainarekin bat

 

Harreman estua du Oarsoaldeko AEK-k, eta bereziki Oiartzungo Intxixu AEK-k, Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketarekin, Oiartzun-Karaez senidetza batzordea tarteko. Azken urteotan eskualdeko ordezkaritza Bretainiara joan da Ar-Redadeg ekimenean parte hartzeko.

 


Oraingoan, Bretainiatik laguntza-deia iritsi zaigu, izan ere, orain dela gutxi ekaitzak Gwisseniko diwanaren teilatua txikitu zuen. Bretoiera hutsez ematen dituzte eskolak bertan eta konponketa-lanak egiteko gurean ere geure aletxoa jartzeko aukera dugu. Eskualdeko lau euskaltegietan ditugu salgai elkartasun-txapak. Biltzen dugun dirua Bretainiara iritsiko da eta oso lagungarria izango da ikastetxea konpontzeko.

Iruzkinak