Oarsoarrak sariak, ostiral arratsaldean Oiartzungo Landetxen


Oarsoarrak sariak banatuko dituzte ostiralean, abenduak 1, 19:00etan. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Antton Valverde musikaria eta eskualdeko gazte-talde euskaltzaleei sarituko ditu. Aurreko urteetan Oreretan izan da sari banaketa, betiere Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan, eta aurten Oiartzungo Landetxe eraikin berrian izango da ekitaldia. Bertan izango gara  Oarsoaldeko AEK-ko ordezkariok, epaimahaiko kide baikara.

Iruzkinak