'Muskil' film laburrak irabazi du Ikuska lehiaketaren Mintzagun saria

Marina Perosanz 'Muskil' film laburreko zuzendaria, txapela eskuetan duela, gainerako sarituekin larunbateko sari-banaketan


'Muskil' film-laburrak irabazi du Ikuska Pasaiako Film-Labur Erakustaldiaren Mintzagun saria.  Laura Re Pasaiako Euskara zinegotziak eta Raul Perez Oarsoaldeko AEK-ko kideak eman dizkiote txapela eta 600 euroko diru-saria Marina Perosanz film-laburreko zuzendariari. IƱake Irastorza, Jose Ramon Soroiz eta Miren Arrieta aktore ezagunek parte hartzen dute film laburrean. Emakumearen kontrako bortizkeria jorratzen du 'Muskil' lanak. Hain zuzen ere, hori nabarmendu du zuzendariak saria jaso berritan, noiz eta azaroaren 25ean, hots Emakumearen Kontrako Bortizkeria desagerrarazteko egunean bertan, hartu baitzuen saria.

Urtero bezala, eskualdeko euskaltegietako ikasleek ikusi dituzte Mintzagun saileko euskarazko film-laburrak, eta haiek erabaki dute, euren bozken bidez, zeinek merezi zuen saria.

Ikuska Film-Labur Erakustaldiak 25. urteurrena ospatu du aurten eta ohi bezala, Trintxerpeko alkateordetzan egin dute sari-banaketa ekitaldia.



Iruzkinak