 |
Ostiralean, hilak 10, Lezoko Oroitzene AEK-k afaria antolatu du Tiñelu elkartean.
|
Ohi bezala, Oarsoaldeko AEKn azaroan izaten dugu ikasleekin mahaiaren bueltan izateko lehen aukera. Eskualdeko lau euskaltegietan finkatuta ditugu hitzorduak. Animatu eta parte hartu, giro euskaldunean ondo pasatuko duzu eta!
 |
Oreretako Xenpelar AEKren eta Pasaiako Txirrita AEKren hitzorduak azaroaren 17an izango dira, Amulleta eta Basari elkarteetan, hurrenez hurren.
|
Oiartzungo Intxixu AEKn, azkenik, ohiko pintxo-lehiaketa egingo dute Girizia elkartean azaroaren 24an.
 |
Joan den urteko pintxo-lehiaketaren irudia
|
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina