Gure taldeei begiradatxoa: Oiartzungo Intxixu AEK-ko A2 mailako goizeko taldea

 

Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko A2 mailako ikasleetako batzuk dituzue argazkian. Josetxo, Andrea, Lourdes, Valle, Rebeca, Mertxe eta Cristina ari dira euskara ikasten Itsaso irakaslearekin Landetxe eraikin inauguratu berrian.

Besteak beste, deskribapenak lantzen ari da taldea, eta Lurdesek idatzi duena irakur dezakezue jarraian:

Paisaia bat ikusten da. Ibai polita erdian dago. Zortzi harriko zubia dauka eta harrien erditik ura pasatzen da. Eskuinean belar asko ikusten da, urruti zuhaitzak eta behealdean harri handia ikusten da. Zerua ez da ikusten, baina eguraldi ona dago. Paisaia hori Allariz da, Ourensen dago.

Iruzkinak