Don Boscon aritu da Oarsoaldeko AEK motibazio-saioa gidatzen

 

Ikasturte honetan, HABEk 16 eta 18 urte bitartekoentzako abian jarritako dirulaguntza lerro berriaren harira talde bat artatzen ari da Oarsoaldeko AEK Don Boscon. Lankidetza horretan sakontzeko asmoz, eta Euskararen Eguna ate joka dugun honetan, Oarsoaldeko AEK-ko bi kide Lanbide Heziketa Eskolan izan dira gaur goizean; motibazio-saioa gidatu dute, zehazki. 

Hitzaldi-aretoan elkartutako gaztetxoei euskararen gainean hausnarrazi diete Oarsoaldeko AEK-ko bi kideok, eta eskualdeko euskaltegietako zenbait ikasleren testigantzak erakutsi dizkiete bideo batean bilduta; hain zuzen ere, Oreretako Xenpelar AEK-ko A1 mailako goizeko ikasleek euskara ikasten hasteko izandako arrazoiak eta Pasaiako Txirrita AEKn A1ean hasi eta C1 mailara iritsi den ikasle baten ibilerak ikusi eta entzun dituzte Don Boscoko ikasleek.

Iruzkinak