23. KORRIKA, Irundik Baionara

Ane Elordi, aurkezpenean
 

Badator 23. KORRIKA. Ane Elordi Alburquerque KORRIKA arduradunak Donostiako San Telmo museoan egindako aurkezpen-ekitaldian jakinarazi berri duenez, euskararen aldeko lasterketa martxoaren 14tik 24ra izango da. 23. Irundik abiatuko da lekukoa eta Baionan izango du helmuga. 2013an bukatu zen KORRIKA Baionan azkeneko aldiz. Amets Arzallus bertsolariak irakurri zuen lekukoaren barruan, herriz herri eta kalerik kale, ibilitako mezua.

Harro Herri izango da 23. KORRIKAren leloa eta Azterketak euskaraz kolektiboa izango da omendua, Ipar Euskal Herrian Baxoa eta Brebeta euskaraz egin ahal izateko lanean ari den kolektiboa. Baxoa Frantziako estatuan goi-mailako ikasketak egin ahal izateko eduki beharreko titulua da. Brebeta, berriz, hauxe da: Frantziako Gobernuak 14-15 urteko ikasleei euren kolegioko eskolaratzea gainditu dutela ziurtatzeko ematen duen diploma.

Aste batzuk barru ibilbidea zehatz iragarriko dugu eta 23. KORRIKAko abestia ere lau haizetara zabalduko dugu.

23. KORRIKAren mezua irakurtzeko, egin klik hemen

Iruzkinak