Oarsoaldeko AEK ere, Gau Beltzak liluratuta

 



Lezoko Oroitzene AEK euskaltegia itxuraldatuta agertu da gaur, Gaur Beltza ospatzeko. Oroitzene AEK-ko ikasleek eta irakasleek euskaltegian bakarrik ez; kanpora ere zabaldu dute jai-giroa. Hala, goizean B2/C1 mailako ikasleek kalabaza hustu, kandelak piztu eta ipuina kontatu diete Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako gaztetxoei. Jarraian, euskaltegian bertan, C2 mailako ikasleek entzun dute ipuina adi-adi. Arratsaldean, berriz, euskaltegiko kideek, irakasleek eta ikasleek, gaztainak erre dituzte udaletxe aurreko plazan eta kalejiraren ondoren gaztainok banatu dizkiete lezoarrei.

 


Herri eskolako haurrei eta euskaltegiko ikaskideei kontatu diete ipuina Oroitzene AEK-ko B2/C1 mailako ikasleek.


Lezon, bakarrik ez. Oreretan ere ohikoa da Oreretako Xenpelar AEK-ko ikasleak ipuin-kontalari aritzea Orereta ikastolan eta are gehiago: ikasleek kalabaza-tarta egiten irakatsi digute. Eskerrik asko, Rosa eta Gerardo!

Dudarik ez dago: ohitura zaharra bizi-bizi dago gurean ere!



Iruzkinak