Oarsoaldeko AEKn, euskaltegitik kanpo ere bizi-bizi!!
| Oiartzungo Intxixu AEKn pintxo-lehiaketa goxo-goxoa egiten dute ikasturte hasieran. |
Euskara-eskolez aparte, beste hamaika ekintza egiten ditugu Oarsoaldeko AEKn. Hona hemen, joan den ikasturteak utzitako irudietako batzuk. Aurten ere halako asko izango ditugu urritik aurrera. Animatu eta matrikulatu zaitez!!
![]() |
| Bikoizketa-lehiaketarekin agurtu ohi dugu ikasturtea sanjuanen bueltan. |
| Mintzodromoa egin ohi dute Oreretako Merkatuzarren. |
| Oreretako Xenpelar AEK-ko ikasleetako batzuk, Santomaseko hamaiketakoan. |
| Gabonen atarian talo-tailerra ezin falta Lezoko Oroitzene AEKn. |
| Errigora saskiak zozkatu ohi ditugu eskualdeko euskaltegietan. |
![]() |
| Pasaiako Txirrita AEKn ere hamaika hitzordu antolatzen dituzte. Irudian, argazki-lehiaketako sari-banaketa. |
| Eskualdeko barrikotea ikasturteko hitzordurik garrantzitsuenetako bat izaten da. |



Iruzkinak
Argitaratu iruzkina