Nagore Lobetek irabazi du Euskaraldiko poltsa

 


Zein da Maddalen Arzallusen telesaio kuttuna? Hori izan da Oarsoaldeko AEKren azaroko lehiaketaren galdera eta AIZU! aldizkarian bilatu behar zen erantzuna, Maddalen Arzallus azaroko zenbakiko protagonista zelako. Eta erantzun zuzena: Mihiluze.

Lehiaketan parte hartu duten Oarsoaldeko AEK-ko ikasle guztiek asmatu dute erantzuna eta zozketa egin ostean, Nagore Lobete Sistiagak, Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko ikasleak, etxeratu du saria, Euskaraldiko poltsa alegia.

Iruzkinak