HABEren urriko azterketan izena emateko epea, ostegunean zabalik
Irailaren 8tik 14ra bitartean eman behar da izena HABEren bigarren deialdiko azterketa egin ahal izateko. Azken deialdietan bezala, idazmen-proba Irungo Ficoban egingo dute azterketariek.
Hona hemen egutegia, labur-labur
-Izena emateko epea: irailaren 8tik 14ra
-Idazmen-proba:
B1: Urriak 8, larunbata
B2: Urriak 7, ostirala
C1: Urriak 8, larunbata
C2: Urriak 8, larunbata
-Mintzamen-proba: azaroaren 24tik 26ra, Donostiako Antigua-Luberri BHIn.
HABEren webgunean eman behar da izena.
Hona hemen izena emateko prozesuan lagungarriak izan daitezkeen bi irudi:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina