Aurten ere ikastaro trinkoak emango dituzte Oreretako Xenpelar AEK euskaltegian
Eskualdeko beste euskaltegietan bezala, Oreretako Xenpelar AEKn jo eta su dabiltza matrikulazio-kanpainan. Azken urteetan bezala, 2022-2023 ikasturtean ere, ikastaro trinkoak eskainiko dituzte -maila guztiak aukeran-. Hain zuzen ere, astelehenetik ostegunera, goizez, lau orduz izango dira euskara-eskolak; urritik otsailera eta otsailetik ekainera (bi ikastarook egin daitezke).
Bestalde, Oreretako Xenpelar AEK-k eta udal euskaltegiak agerraldia egin berri dute matrikulazio-kanpainaren harira. Hona hemen Errenteria Herri Biziak jasotakoa aurkezpenaren gainean.
![]() |
Ezkerrean, Iosu Arruabarrena Oreretako Xenpelar AEK-ko kidea, aste honetako agerraldian. Argazkia: Herribizia |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina