Udako ikastaroetarako prest gaude Oarsoaldeko AEKn
![]() |
Udane Migeltorena, Elena Vazquez, Josu Ostolaza eta Hostaitza Zubeldia AEKideak |
Eman al duzu jada izena udako ikastaroetan? Aurten ere lanean ariko gara uztailean eta irailean. Hona hemen Oarsoaldeko AEKren eskaintza zehatza 2022ko udarako:
- Uztailean: C1 mailako azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa
- Irailean: B1, B2 eta C1 mailetako azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak
- Autoikaskuntza: uztailean eta irailean (irakaslearekin tutoretzak+etxerako lanak+mintza-saioa)
Uztaileko ikastaroei dagokienez, ekainaren 24a baino lehen eman behar da izena; irailekoen kasuan, berriz, uztailaren 8a baino lehen eman behar da izena eta autoikaskuntzan, azkenik, ekainaren 30a baino lehen.
Gogoan izan HABEren bigarren deialdiko idazmen-probak urrian izango direla.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina