 |
Gipuzkoako AEKideak, Oreretako Lau Haizetara elkartearen atarian, Merkatuzarren ondoan | |
|
Gipuzkoako 80 bat AEKide izan gara eskualdean gaur, Oreretako Merkatuzarren hain zuzen ere. Duela hiru urte, 2019an, egin genuen tankera honetako lehen topaketa, Donostian, eta pandemiak eragindako etenaldiaren ostean berriz ere elkartu gara. Bertan izan gara, jakina, Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK, Oreretako Xenpelar AEK eta Pasaiako Txirrita AEK euskaltegietako irakasleok.
Gizonduz tailerrarekin hasi da topaketa. Ondoren, hizkuntz eskubideen urraketen aurrean eskoletan zer nolako jarrera hartu beharko genukeen eztabaidatu dugu talde txikitan, eta azkenik, besteak beste, erabilera eta talde-kohesioa indartzeko praktika onak partekatu ditugu. Topaketaren ostean mahaiaren bueltan batu gara AEKideok. Datorren urtean berriro ere egingo ahal dugu!
 |
Oreretako Merkatuzarren elkartu gara
|
 |
AEKideak, topaketa hasi aurretik
|
 |
Gizonduz tailerra izan da topaketaren lehen hitzordua
|
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina