Afarien 'saltsa'rekin, ikasturteari agur
Ez ditugu berehala ahaztuko ikasturte-bukaerako afariak. Izan ere, zenbait euskaltegiren kasuan, pandemia osteko lehen afaria izan zen, eta, jakina, sekulako beroa jasan genuelako... Urteko gaurik beroena egokitu zitzaigun, gero... Hona hemen, afariotako zenbait argazki: 80 lagun inguru elkartu ziren Oreretako Xenpelar AEK-ko afarian, Amulleta elkartean (goian)
Menu aparta, hatzak zurrupatzeko menua, prestatu zuten Oroitzene AEK-ko kideek Tiñelu elkartean
Oiartzungo Intxixu AEK-ko ikasleek eta irakasleek Gazte Izanak-en afaldu zuten
Basari elkartea lepo bete zuten Pasaiako Txirrita AEK-ko ikasle eta irakasleek
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina