Hilaren 4tik 12ra eman behar da izena HABEren azterketa egiteko
![]() |
| Irungo Ficoban izango da idazmen-proba |
B1, B2, C1 et C2 mailako azterketak egin ahal izateko, ikasleok apirilaren 4tik 12ra bitartean eman behar duzue izena HABEren webgunean (matrikula-ordaina: 40€). Bigarren urtez jarraian, idazmen-probak Irungo Ficoban izango dira.
Izena emateko habe.euskadi.eus webgunean sartu behar da eta honako urrats hauek jarraitu:
Hasi saioa > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > (aukeratu deialdia eta maila) > matrikula egin/ikusi
*Webgunean sartzen zaren lehen aldia baldin bada, pasahitza aldatzeko eskatuko dizu, baina berdina jar dezakezu. Gogoan izan:
- Erabiltzailea: zure karnetaren zenbakia letra gabe
- Pasahitza: Lehen aldia bada, berriro karnetaren zenbakia. Eta bestela, aurretik jarrita zenuen pasahitza.
*Kontuan izan izena emate prozesua ordainketarekin bukatuko dela, eta hori epe barruan egin behar duzu.
Hona hemen egutegia:
Idazmen-probak (Irungo Ficoban)
- B1: maiatzaren 6an (ostirala)
- B2: maiatzaren 5ean edo 6an (osteguna edo ostirala)
- C1: maiatzaren 4an (asteazkena)
- C2: maiatzaren 4an (asteazkena)
- Mintzamen-probak (Donostiako Antigua-Luberri BHI)
- B1: ekainaren 23tik 25era bitartean
- B2: ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean
- C1: uztailaren 7tik 9ra
- C2: ekainaren 23tik 25era




Iruzkinak
Argitaratu iruzkina