[Mikroipuin-lehiaketa] Bazen garaia pozik bizi ginela... (9. postua)

Egilea: Peio Elvira / Lezoko Oroitzene AEK

Bazen garaia pozik bizi ginela denok batera herri polit batean.

Hernanin, 1936ko urriaren gau, hotz, euritsu, ilun eta gris batean jendea oihuka, karraxika eta ihes egiten.

Gizon txiki, bigotedun, beldurgarri eta eskubi eskua zerura igotzen duena, nirekin dagoenari, belaunikoz edo paretaren kontra jartzeko agindu du.

Tiroak entzuten ditut, eta korrika, korrika, korrika, korrika hasten naiz.

Atzera begira bildur eta dardar ihes egiten zulo txiki, zulo maite ilun bat ikusterakoan barnera salto batez eskutatzen naiz. Hosto batzukin estaltzen isil-isilik geratzen naiz.

OƱaten, 1980ko azaroaren 29an

Gizon txatxuarekin ametsetan nago. Bat-batean, izerditan esnatzen naiz, oihuak entzuten:

-Korrika! Korrika! Korrika!

Oraingoan esanahi ezberdin batekin zulotik atera eta tirorik ez, ihes egiteari ez... Koloreak ikusten ditut, eguzkia, jendea zoriontsu, elkar, denok batera, gizaki pila... Beren ahoetan nago. Poz malkoak nire begietan itxaropen beteaz!

Finala iritsi da, ez ordea istoria!

Ah! nire izena euskera da!

Iruzkinak