[Korrika Kulturala Oarsoaldean] Asteburu honetan, pintxoak nonahi
Eskualdeko hiru herritan izango dugu asteburuan pintxo-lehiaketa. Ostiral arratsaldean, Oiartzunen egingo dute. Larunbat eguerdian, berriz, Oreretan, eta igande eguerdian, azkenik, Lezon. Tokian tokiko sukaldari onenek Laborek prestatutako saski ederra etxeratuko dute!
![]() |
Larunbat eguerdian izango da pintxo-lehiaketa Oreretan. |
Datorren astean, beste bi hitzordu izango dira: ostegunean, KORRIKA hasiko den egunean bertan, Pasai Antxon egingo dute, eta larunbat eguerdian, San Pedron. Azkenik, 22.KORRIKAren bezperan, apirilak 9, Donibanen egingo dituzte pintxoak.
![]() |
Ostegunean izango da pintxo-lehiaketa Pasai Antxon. |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina