Oreretako Korrika Kulturala ere, ate joka

 

Eskualdeko beste herrietan bezala, Oreretan ere ekintza ugari izango ditugu KORRIKA iritsi aurreko asteotan. Martxoaren 6an, igandearekin, hasiko da Oreretako Korrika Kulturala. Hain zuzen ere, haurrentzako antzerkia izango da Niessen aretoan, 17:30ean. Sarrerak hiru eurotan daude salgai online eta Korrika Laguntzaileek doan jaso ditzakete Oreretako Xenpelar AEK euskaltegian.

Iruzkinak