Urtarrileko lehiaketa: nork idatzi du 22. KORRIKAko kantaren letra?


 

Oinetakoak lotu, ta utzi oinei libre/belarretan ortozik bilakatzen bide. /Mapetatik harago mundu asko dago,/sentitutakoa, sentitu eta HITZ EKIN... Hala dio 22. KORRIKAko abestiaren hasierak. Nerea Urbizuk, Anarik eta Ane Garciak ahotsa jarri diote kantari, baina nork idatzi du letra? Erantzuna urtarrileko AIZU! aldizkarian topatuko duzue.

 Bidali zuen erantzuna oarsoaldekoaek@gmail.com helbidera, urtarrilaren 28a baino lehen, eta asmatzen duzuenon artean, Praktikatu AEKren mintzapraktika programaren opari sorta zozkatuko dugu. 


 22. KORRIKAko kantaren bideoa ikusi

Iruzkinak