Maiatzaren lehenengo astean izango dira HABEren idazmen-probak
HABEk euskaltegietako ikasleentzako 2022ko azterketa-egutegia jakitera eman berri du.
Hona hemen kontuan hartu beharreko zenbait data:
Izen ematea:
B1, B2, C1 et C2 mailako azterketak egin ahal izateko, ikasleek apirilaren 4tik 12ra bitartean eman behar dute izena HABEren webgunean (matrikula-ordaina: 40€).
Idazmen-probak (Irungo Ficoban)
- B1: maiatzaren 6an (ostirala)
- B2: maiatzaren 5ean edo 6an (osteguna edo ostirala)
- C1: maiatzaren 4an (asteazkena)
- C2: maiatzaren 4an (asteazkena)
- Mintzamen-probak (Donostiako Antigua-Luberri BHI)
- B1: ekainaren 23tik 25era bitartean
- B2: ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean
- C1: uztailaren 7tik 9ra
- C2: ekainaren 23tik 25era
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina