Gure taldeei begiradatxoa: Pasaiako Txirrita AEK-ko B2 mailako goizeko taldea



Zer erronka jarriko diozu zure buruari 2022rako? Galdera horri erantzun diote Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiko B2 mailako goizeko kideek, ikasleek eta irakasleak. Hauexek erantzunak:

 Felipe Fernandez Rodriguez

"Buruan dut gauza pila bat, baina erronka bat aukeratu beharko banu, Osakidetzan plaza finkoa ateratzea aukeratuko nuke. Hau da, 2022. urtean nire hirugarren oposizioa izango da, eta beste bi deialdietan ez nuenez bigarren perfila, ezin izan nuen plaza lortu. Orain, ordea, badut eta beraz, posiblea da".

Espe Lopez Ariza

"2022an nahiko nuke etxe bat erosi. Hemen alokairuak garestiak dira eta gainera, gogo handia daukat nire altzariak edukitzeko eta txoko bat nire txakurrarentzat prestatzeko".

Yur BraƱas Neira

"Familia handitu dugunez, gure furgoneta aldatu nahi dugu eta autokarabana eskuratu. Horretarako, furgoneta saldu eta diru horrekin eta pixka bat gehiagorekin autokarabana handi bat erosi. Askatasun asko emango digu".

Sandro Sarasa Alvarez

"Nire erronka 2022rako bidaiak egitea da, leku askotara joatea, baina gogo handia dut Txilera joateko; Santiagokoa naiz eta bost urte nituenetik ez naiz han egon"

Maite Rebon Abeal

"Gustatuko litzaidake etxez aldatzea eta handiago batera joatea. Bidaia on bat egitea ere gustatuko litzaidake; bidaiatzea asko gustatzen zait"

Raul Perez Martinez

"Kotxe berria erostea tokatuko zait ziurrenik. Bestalde, bizikletan ibili nahi nuke, aurten aukera gutxi izan dudalako"

Iruzkinak