Pello Jauregik eta Labore Oarsok jasoko dute Oarsoarrak saria ostiralean, Oreretan

 

Joan den urteko etena eta gero, aurten berrartuko da Oarsoarrak sari banaketa. Ohi bezala, Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan banatuko dira sariok.  Pello Jauregik eta Labore Oarsok jasoko dute, hain zuzen ere, euskararen aldeko lanagatik aitortza. Euskararen erabilera handitzeko bide berriak bilatzeko ahalegina; horixe izan da epaimahaiak goraipatu duena Pello Jauregiri dagokionez. Labore Oarsoren kasuan,  kontsumo eta elikadura ardatz dituen taldeak hasiera-hasieratik euskara lehen lerrora ekarri izana nabarmendu dute eskualdeko eragileek.

Oarsoaldeko AEK epaimahaikide da eta biziki zoriondu nahi ditu Pello Jauregi eta Labore Oarso. Azaroaren 26an, ostiralarekin, banatuko dira sariok, Oreretako Niessen kulturgunean, 19:00etan eta sarrera librea da.

Sarituei buruzko xehetasunak, Oarsobidasoko Hitzan

Iruzkinak